Kiroldegi gainean eraikitzen ari diren skate-gunera obrako azken meterialak igoko dituzte datorren astelehenean, goizeko 9etatik 11etara.
Horren ondorioz, errepidea itxi egingo da denbora tarte horretan, kamioak behar den bezala lan egin ahal izan dezan.
Ordu horietan PESAKO BUS geltokiak, Eibarko zentzuan, saihesbideko ohiko diren tokietara aldatuko dira; MENDAROrako autobusak, berriz, Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño eta Olako zubiko geltokietan hartu beharko dira.
Lanak oso erritmo onean doaz eta hurrengo asteetan amaituta egotea espero da.
Hilaren 24an dago skate parke berria inauguratzeko asmoa, Skate Egunaren antolaketarekin.
Egun horretan gaztetxoek skatean ibiltzeko aukera izango dute Getxoko La Cantera Skate Eskolako irakasleen laguntzarekin; halaber, arratsaldean aipatutako eskolako skaterrek erakustaldia eskainiko dute.