Soraluzeko Udalak Plaentxi Herri Ikastetxeko goiko patioa eraberritzeko erabakia hartu du, ikastetxeak eta guraso talde batek egindako eskaerari erantzunez.
Patioa eraberritzeko beharra aspaldi adierazi zuen ikastetxeak, espazio hezigarriagoa eta inklusiboagoa sortzeko helburuarekin.
Orain artean zabalgune handi bat izan dena, gune edo txoko ezberdinetan banatuko da, futbol zelaiak zentraltasuna galduko du, beste jarduera batzuen mesedetan.
Ondorengoak dira patio berriak izango dituen elementuak:
- Oreka gunea.
- Jolaserako elementuak
- Ortuak.
- Lasai egoteko tokiak.
- Futbol zelaitxoa.
Patio berriaren diseinuan eragile ezberdinek hartu dute parte; ikasle, irakasle eta gurasoek, hain zuzen ere.
Proiektuaren exekutatzeko enkargua aste honetan egingo du Udalak eta Lurkoi enpresa arduratuko da berau aurrera eramateaz, 40.849 euroko inbertsioarekin.