Malevaje taldea Madrilgo lokal baten gerizpean jaio zen. Hantxe, Antonio Bartrinak, taldearen arima karismatikoak, pasio berezian kantatzen zituen tango doinuak . Malevajek 16 disko merkaturatu ditu 35 urte luzeko ibilbidean, tangoaren hilezkortasuna defendatuz eta konposizioak modernizatuz. Betiko sentimenduak abesteko modu propio baten bila beti, baina generoaren sustraiekiko errespetua inoiz galdu gabe.
Urteotan guztiotan bira paregabeak egin dituzte, ospe handia jasoz Europan nahiz Argentinan.
Ez da Euskal Herrian dauzkagun lehen aldia: 1990eko amaieran zuzeneko seigarren diskoa grabatu zuten Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Egun, Vino amargo (Ardo mindua) proiektua aurkezten dute eta bertan, beren erara, herri-musikaren omenez ari zaizkigu: tangoa ez ezik, abesti frantsesa, balada eta flamenkoa ere interpretatzen dituzte, beti ere Malevajeren era berezi horretan.
Hirukote formatuan datoz:
• Antonio Bartrina, ahotsa
• Fernando Giardini, bandoneoia eta gitarra
• Fernando Gilabert, kontrabaxua
MALEVAJE
Tango – Bolero – Canción
Uztailak 03 julio
larunbata / sábado 19:30
Herriko antzokia
SORALUZE (Gipuzkoa)
Sarrerak aurretik : Iratxo goxokidenda.