Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, itxita egongo da I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria, garbiketa lanak egin behar dituztelako bertan.
Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da goizeko 7:00etatik arratsaldeko 3:00etara.
Aipatutako garbiketa lanak MENDEBALDEA 2017 aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu Foru Aldundiaren aginduz.