Ezpondak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko eka. 29a, 11:22

Mendiola industrialdeko ezponda.

Mendiola industrialdeko eta Errekalde kaleko ezpondak garbituko ditu Udalak hurrengo egunetan; 1.235 euro erabiliko dira bertako sasi, sastraka eta zaborrak kentzeko.

Mendiola industrialdearen muturrean dagoen ezpondako eta Errekalde kalekoko sasi, sastraka eta zaborrak garbitzeari ekingo dio hurrengo egunetan Udalak.

Urtero egiten ditu Udalak lanok garaitsu honetan, aipatutako ezpondak garbi eta egoera onean uzteko helburuarekin.

Lemon lorazaintza enpresari egin dio Udalak garbiketa lanez arduratzeko enkargua eta 1.235,41 euroko kostua izango dute, era honetan banatuta:

  • Mendiola industrialdeko ezponda, 701,8euro BEZ-a barne.
  • Errekaldeko ezponda, 533,61 euro BEZ-a barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.