Hezkidetza sustatzeko irakurgaiak liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko eka. 25a, 10:00

Ekainaren 28-an LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatuko da; Udalak gaztetxoenentzako eta helduentzako LGTB gaiak lantzen dituzten irakurgaien proposamena egin du.

Soraluzeko Udalak hezkidetza sustatzen duten irakurgaiak aukeratu eta herritarren eskura jarri ditu, udal liburutegian.

Herriko familiei berdintasunarekin eta eta aniztasunarekin zerikusia duten balio, jarrera eta erreferentzia-eredu pertsonal eta kolektiboak lantzeko liburutegian dagoen materiala ezagutzera ematea da egitasmoaren helburua.

Haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsua dela kontuan izanik, liburu hauek ekarpena egin nahi diote irudizko mundu baten bitartez berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte bat sortzeko ahaleginari; gizarte bat non haurrek, sexua edozein izanik ere, bete ahal izango dituzten beren desioak, ametsak eta ilusioak, aukera berdintasunea bete ere.

Liburutegia

Telefonoa: 943752074
E-maila: liburutegia@soraluze.eus
Ordutegia: Astelehenak (16:30-19:30); Astearte, asteazken eta ostegunak (11:00-13:00 eta 16:30-19:30); Ostiralak (16:00-19:00). Aste Santu, Udara eta Gabon sasoian (10:00-13:00). Ikusi egutegia.