Soraluzeko Udalak Zerbitzuetako eta Bulego Teknikoko Erdi Mailako Teknikari plaza bat jabetzan betetzeko deialdiaren oinarri espezifikoak argitaratu ditu.
Hautaketa prozesua lehiaketa oposizioa izango da eta sarrera libreko sistema.
Hauek dira lanpostuaren ezaugarriak:
- Erdi mailako teknikari plaza.
- A lanbide sailkapeneko taldea, A2 azpitaldea.
- 4. hizkuntza-eskakizun nahitaezkoarekin eta data igarota.
OINARRIAK ekainaren 22an argitaratu dira GAOn.
Interesdunek 20 eguneko epea dute eskaerak egiteko deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.