Urtero moduan, Ezozia eta San Andres auzoetako parkeak garbitu ditu azken astean Soraluzeko Udalaleko Ingurumen eta landa garapeneko departamentuak.
Lanak garaitsu honetan egiten dira urtero, aipatutako guneak udako denboraldirako txukun eta erabilgarri egon daitezen.
Lemon Lorazaintza enpresak egin ditu garbiketa-lanak eta ondorengo kostua izan dute, hurrenez-hurren:
- San Andres auzoko Parkea, 617,10 euro BEZa barne.
- Ezozia auzoko parkea, 1076, 90 euro, BEZa barne.
Bestalde; 3.898,62 euroko (BEZa barne) aurrekontua onartu du udalak landa gunean kokatzen diren bi parke hauetan txirrista berriak ipintzeko.