Bi peoi kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko eka. 15a, 10:00

Udalak bi peoi kontratatuko ditu 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek ekainaren 15a eta ekainaren 25a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera-bulegoan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, hiri-altzari eta parkeen mantenuaz, hilerriko ehorzketez eta antzeko lanez arduratzeko.

Kontratazioa bi hilabetekoa eta lanaldi osokoa izango da.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
  • Baldintza fisiko onak.

Halaber, baloratu egingo da eraikuntzako peoi moduan lan egin izana eta B motako gida-baimena izatea.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek udaletxeko Harrera Bulegoan eman dezakete izena datorren ekainaren 15tik ekainaren 25ra arte, biak barne.  

Eskaera-orriaren batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Euskara-maila frogatzen duen agiria.
  • Eraikuntzako peoi moduan lan egin izaren ziurtagiria.
  • "B" motako gida-baimena.

AUKERATZEKO ERABILIKO DEN PUNTUAKETA

  • Eraikuntza-peoi lanetan ziurtatutako esperientzia: 10 puntu.
  • Langabezian emandako denbora: 5 puntu.
  • "B" motako gida-baimenaren jabe izatea: 5 puntu.

BESTE ZEHAZTASUN BATZUK 

  • Puntuaketan berdinketak egon ezkero, "familia-kargen maila" parametroa erabiliko da.
  • 55 urte baino gehiago dutenei, euskara gutxieneko ezagutza edukitzea ez zaie eskatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.