Plazak libre "Bizilabe" egitasmoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko eka. 11a, 11:11

Soraluzeko Udalak herriko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin bultzatzen duten "Bizilabe" egitasmoan plaza libreak daude oraindik.

Duela aste batzuk jakitera eman genuen moduan, datorren ikasturtean ere, gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" tailerrak eskainiko dituzte Soraluzeko Udalak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.

Datorren ikasturteari begira tailer hauetan izena emateko lehen epea ekainaren 10ean amaitu zen, baina oraindik badaude plaza batzuk libre.

ZER DA?

Proiektuaren helburua STEAM edukien eta profesioen inguruko interes eta jakintza maila handitzea da, neskena batez ere, modu horretara, gazteei lan-irteera ziurrak eskainiz eta eskualdeko industriak behar dituen profesionalak formatuz.

NOIZ

Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2021eko urritik 2022ko maiatzera.

ADINA

DBH1-2 

IZEN-EMATEA

Izen-ematearen bigarren txanda ekainaren 10etik plazak amaitu arte dago zabalik.

ARGIBIDEAK

Bizilabe.soraluze@gmail.com

- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze 

- Soraluzeko Udala: 943753043

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.