Soraluzeko Udalak, Pil-pilean Euskara Elkartearekin batera, udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere.
Iaz pandemiagatik parte-hartzaileen adina mugatu behar izan zen, aurten, ordea, osasun egoerak hobera egin duela ikusita, txikienek ere izango dute udalekuaz gozatzeko aukera.
Aurtengo udalekuak uztailaren 5ean hasi eta 16an amaituko dira, izen ematea, aldiz, ekainaren 2tik 16ra arte egin beharko da.
SARRERA
Haurren parte hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko da. Txoko, mendi eta kaleetan jolas izango da nagusi eta gozamena arau. Balioetan heziz, hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko dira. Euskaratik eta euskaraz jolasean aritu eta inguruko txokoak ezagutu.
PARTEHARTZAILEAK
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak.
2009 eta 2016 urte bitartean jaiotakoak.
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera. Egun gehienetan goizez, 10:00-13:00, eta astean behin goiz eta arratsaldez, 10:00-17:00.
MATRIKULA
Ekainaren 2tik 16ra, udaletxeko harrera-bulegoan edo online.
Ekainaren 16tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.
KUOTAK
- Arrunta / 2 aste 60 euro.
- Arrunta / 1 aste 30 euro.
- Familia bereko matrikula bat baino gehiago / 2 aste 45 euro.
- Familia bereko matrikula bat baino gehiago / 1 aste 22,5 euro.
HOBARIAK
- Familia ugariak %50-%90
- Errenta aitorpenaren araberako hobariak % 100
Oharra: Hobariren batez baliatzea nahi duenak ezingo du izen ematea online egin.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Izen-emate orria, osasun txartelaren fotokopia, ordainagiria eta kuota murriztuaz baliatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak.
ORDAINKETA
Ordainketa ondorengo kontu zenbakian egin behar da, UDALEKU IREKIAK + haurraren izen-abizenak jarrita.
ES03 3035 0004 93 0040900023