Atzo, igandea, Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXVII. edizioa ospatu zen.
Helduen mailan 25 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak.
Lehiaketara aurkeztutako margolanak Kulturguneko erakusketa-gelan daude ikusgai gaurtik ekainaren 12ra arte.
Ikusleek hainbat margolan erosteko aukera ere izango dute.
Irabazleak
1. saria: Rikardo Azkargorta (Bergara).
2. saria: Julio Gómez (Leioa).
3. saria: Leticia Gaspar (Bilbao).
Epaimahaia
Mª Luisa Blasco.
Jose Agustin Larrañaga.
Jose Luis Martinez de Antoñana.
Paula Pinilla