Basoen kudeaketarako eredu berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mai. 28a, 08:56

Tantai Baso Jabeen Kooperatibak hitzaldia emango du datorren asteartean, ekainak 1, Soraluzen, "Ikuspegi berri bat basogintza tradizionalaren aurrean" izenburuarekin.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Batzordeak antolatuta, ekainaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan hitzaldia egingo da Tolarekua aretoan (kiroldegia).

Hitzaldiaren helburua gaur egun pil-pilean dagoen baso publiko zein pribatuen kudeaketaren gaiari buruzko ikuspegi berri bat ematea da, bertako zuhaitz espezien bitartez, basoen kudeaketa berri bat gauzatzea posible dela frogatuz. Eredu berriak errentagarritasuna eta jasangarritasuna uztartzen ditu.

Hitzaldia Tantai Baso Jabe Kooperatibako kide diren Iñaki Etxebeste eta markel Arriolabengoak emango dute.

Sarrera librea izango da 30 pertsonako aforoa bete arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.