Baserritar eta artisauen azoka

Herriko hamar artisau eta baserritako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira larunbat honetan goizeko 10:00etatik 14:00etara Plaza Zaharren egingo den baserritar eta artisauen azokan.

Herriko baserritar eta artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak larunbat honetan.

Guztira 4 baserrik eta 6 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten postuak:

Baserriak

  • Lesarri.
  • Osuma.
  • Arizaga.
  • Egotza.

 Artisauak:

  • Orratz.
  • Damy Ojeda
  • Kilikilima.
  • Aupa gu!
  • Saadia Nasir.
  • Reciclajes Edwin

 Azoka goizeko 10etan zabaldu eta arratsaldeko 14:00ean itxiko da.