Soraluzeko Udalak, udal jabetzako eraikin eta lokaletan energiaren eta ekipamenduen hobekuntzekin jarraituz, 2.400 euroko inbertsioa egin du (BEZik gabe) Itxaropena erretiratuen etxeko instalazioak hobetzeko.
Inbertsio hauen bidez, 60 mikra eta 12 mm-ko lodierako kromo-gogorreko plaka bat erosi eta instalatuko da tabernako sukaldean (1.202 euro), eta orain arte zeuden 77 hodi fluoreszenteen ordez 16,4W-eko beste 77 Led hodi (1.200 euro) jarriko dira.
Patricia Borinaga Udaleko Gizarte Ongizate Saileko arduradunak azaldu duenez, "Itxaropena tabernako 77 argien ordez Led argiak jartzea aurrezpen energetiko eta ekonomiko handia izango da udal-kutxentzat; izan ere, enpresa instalatzaileak egindako kalkuluen arabera, egunean 3996W kontsumitzetik 10 ordutan 1213W kontsumitzera pasako litzateke. Eta horrek, dirura itzulita, 5,04 euroko aurrezpena ekarriko luke egunero (7,2 eurotik 2,16 eurora pasatzea litzateke) "
Sukalderako plaka hornitzeaz arduratuko den enpresa Hosnifror izango da, eta hodi fluoreszenteen ordezkapena Electricidad Laibi S.L. enpresak egingo du.