Edukiontzi bihurtutako zakarrontziak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mai. 7a, 09:04


Etxeko zabor-poltsak kaleko zakarrontzietan botatzeko hainbat herritarrek hartu duten ohitura gaitzetsi du Udalak, eta zaborra botatzeko edukiontziak erabili behar direla gogorarazi du.


Udalak mankomunitateko garbitzaileengandik kexa jaso du, herritarrek zabor-poltsak kaleko paperontzi txikietan lagatzen dituztelako, zabor-poltsak lagatzeko bideratutako edukiontzietara bota beharrean. 

Azken bolada honetan, berriz ere, jendea herriko gune desberdinetako zakarrontzietan ari da zabor-poltsak uzten.

Hori horrela, bai Mankomunitatearen aldetik, bai Udalaren aldetik, herritarrei jakinarazi nahi zaie zabor-poltsak edukiontzietan bota behar direla eta ez zakarrontzietan, zabor poltsak zakarrontzietan uzten badira, berehala betetzen direlako eta beraien funtzioa ez dutela betetzen.

Beraz, herritarrei zakarrontzien erabilera egokia egitea eskatzen zaie, horrela herriko kaleak garbi eta txukun egon daitezen.