Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak gaur, maiatzaren 5ean, eman dio hasiera aurtengo liztor beltzaren aurkako kanpainari.
Habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, udaletxera deitu beharko da (943753043) eta bertan erabakiko da, kasuan kasu, nola jokatu.
Aurtengo kanpainan fokoa lehen habietan eta ziztadetan jarri nahi duela jakinarazi du Foru Aldundiak, lehen habiak kentzea baliabide gutxirekin egin daitekeelako eta gainera hauek suntsitzean udarako bigarren habi kopurua asko murrizten delako. Gertatutako ziztaden berri jasotzea ere garrantzitsua da osasun eta segurtasun aldetik.