Argiztapen berria udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko api. 21a, 08:16

Udalak kiroldegiko igerileku eta frontoiko argiztapen sistema berritu du; eraginkortasun energetiko handiagoa duten LED sistemako argiteria ipini du, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak Arane Udal Kiroldegiko igerilekuko eta frontoiko argiteria sistema guztia zaharberritzeko lanak kontratatu ditu.

LED sistemako argiteria berriak eraginkortasun energetiko hobea du eta, ondorioz, energiaren  kontsumoa gutxitu egingo da nabarmen.

Lan hauek 13.935 euroko kostua izan dute eta LAIBI elektrizitate-enpresak burutu ditu. Energiaren Euskal Erakundeak 1.600 euroko dirulaguntza eman dio Udalari lanok finantzatzeko.