Iazko etenaren ostean, aurtengoan berriro ere antolatu dituzte udalekuak Udalekuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.
"Udalekuak" programa hiru lurralde horietako 7-13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, eta horren bitartez, haurrek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.
Programa honen bidez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko.
IZEN EMATEA
Izena emateko epea apirilaren 13tik 20ra bitartekoa da.
Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke.
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.
Erreklamazioak apirilaren 21a eta 22a bitartean egin ahal izango dira. Horretarako, izena eman dutenen zerrendak jarriko dira eskaera egin den tokian eta interneten.
Plaza guztiak apirilaren 28an banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 28tik maiatzaren 6ra egin beharko dute.
INFORMAZIOA
Programa honi buruzko informazio zehatzagoa udaletxera deituz (943753043) edo ondorengo loturan lor daiteke: