Apirilaren 12tik 21era arte dago zabalik datorren ikasturterako Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea.
Aurten, berrikuntza bezala, alarma egoerak eraginda, izen-ematea online egiteko aukera ere egongo da, www.haurreskolak.eus webgunean.
Izen-ematea modu presentzialean egin nahi dutenek ekainaren apirilaren 21era arte egin ahal izango dute, haurreskolan bertan, goizeko 9etatik 14etara.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943-751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.