Euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza izanik, urteetan galtzen joan da. Oraintxe arte ez du babes ofizialik izan eta, beraz, eutsi zaionean, batez ere familia barruko transmisioari esker izan dela esan liteke. Guraso eta seme-alaben arteko ahoz-ahoko transmisio hori da, zalantzarik gabe, euskara jasotzeko modurik naturalena, aberatsena eta eraginkorrena.
Egia da, euskararen transmisioa familiaren esparrua gainditu eta gizartearen beste arloetara zabaldu dela (eskola, telebista...) eta, beraz, haurra ez dela etxean bakarrik hezten. Baina honek ez du, inolaz ere, familiak euskaren transmisioan duen garrantzia estaltzen. Familian ikasi dutenak dira euskara ondoen ezagutu eta gehien erabiltzen dutenak.
Horregatik, Udalak seme-alaba jaioberrien garapen lingüsitikorako garrantzizkoak diren hainbat gomendioz osatutako eskuorria bidaltzen du familia horien etxeetara.
Eskuorriarekin batera opari bat ere bidaltzen da, sehaska-kantuz osatutako CDa.