Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren datuak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mar. 27a, 09:01

Sologoeneko zentral hidroelektrikoak 642.126 kWh ekoiztu zituen iaz; ustiapen eredu berriari esker azken hamar urteetako bataz bestekoa baino %20,6 energia gehiago ekoiztu da.

Sologoengo zentral hidroelektrikoa Soraluzeko Udalaren jabetzakoa da. 1991. urtetik dago martxan eta Deba ibaiaren 5 m ³/s aprobetxatzen du, 425 kW-ko potentzia sortuz.

2018an eguneatu egin zen zentralaren automatizazioa, azken aurrerapen teknologikoak aprobetxatzeko eta haren funtzionamendua optimizatzeko.

Egindako aldaketek ekoizpena dezente handitzea ekarri dute, ondorengo datuek argi adierazten duten moduan:

  • 2020an, ekoizpena, guztira, 642.126 kWh-koa izan da.
  • Azken 10 urteetako batez bestekoarekin alderatuta, igoera % 20,6koa izan da.
  • Instalazioaren erabilgarritasuna% 96,58 izan da, 2019koa baino % 3,1 eta azken 10 urteetako batez bestekoa baino %10 gehiago.

Hobekuntza horien arrazoi nagusia, esan bezala, zentralaren ustiapen-eredua aldatzea izan da; izan ere, 2018tik aurrera etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza ditu oinarri zentralaren kudekaetak. Horretarako, zentralari sentsore eta eragingailu gehiago ematen zaizkio, arazo-egoerak eta arazoen aurrean automatikoki jardutea lortzen duten elementu adimentsuenak bereizteko, produktibitatea handituz eta geldialdiak murriztuz.

Udalerriko udal eraikinen eta argiteria publikoaren urteko batez besteko kontsumoa 560.000 kWh-koa izaten da; beraz, Udalaren energia-balantze garbia positiboa da, energia berriztagarria eta garbia erabiliz eta esportatuz.

Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 172 tona CO2 isurtzea ekiditen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.