Igogailuen garbiketa berezia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mar. 12a, 10:02

Limpiezas Trejo enpresak herriko hainbat igogailuren barne egiturak garbituko ditu datorren astelehen eta asteartean; igogailuak ezingo dira erabili garbiketa-lanek dirauten bitartean.

Udaleko obren lantaldeak herriko igogailuen desinfekzio eta garbiketa lanak burutzen ditu astero-astero, astelehenetan eta ostegunetan, hain zuzen ere.

Lan horiek, baina, ez dute igogailuaren egituraren barrualdea garbitzen, horrek daukan konplexutasuna tarteko.

Hau horrela, Udalak erabaki du garbiketa berezi hauek enpresa espezializatu baten esku uztea, Limpiezas Trejo S.L. enpresaren esku.

Lanak  egiteko beharrezkoa da igogailua geldirik egotea. Hori dela eta, martxoaren 15an, astelehena, lanok amaitu artean, ezingo da Gabolatseko igogailua erabili, ezta ere Estaziño kalekoa martxoaren 16an.

Lanen kostua 1.567,13 eurokoa izango da, BEZ-a barne.