Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak igerilekuko bi ponpa zaharberritzeko lanak kontratatu ditu.
Ponpa hauek ezinbesteko elementuak dira, igerilekuko ura berriztatzen baitute.
Ura berriztatzeko sistemak 3 ponpa dauzka, eta horietatik bi aldatu dira.
Ponpa berri hauen eraginkortasun hidraulikoa zaharrena baino dezentez hobea da; eta, ondorioz, energiaren kontsumoa gutxitu egingo da, erosketan egindako inbertsioa 4 urte baino gutxiagoko epean amortizatuz.
Lan hauek 7.701,17 euroko kostua izango dute eta JUPER enpresak burutu ditu.