Itxaropenako taberna berriro enkantera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mar. 4a, 14:35

Udalak enkantera atera du berriro ere Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua; bi urterako kontratua da, 4 urtera arte luzatu litekeena; 15 egun daude proposamenak aurkezteko.

Soraluzeko Udalak gaur bertan egin ditu publiko Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua enkante edo lizitaziora ateratzeko pleguak.
 

Pleguon helburua, esan bezala, Soraluzeko Etxaburueta kaleko 5. zenbakian dagoen Jubilatuen Etxeko taberna zerbitzua esleitzea da.

Gutxieneko errenta hilean 100 eurokoa (gehi BEZ) da.

Bi urterako esleipena da, beste 2 urtez luza daitekeena.

Proposamenak aurkezteko epea 15 egunekoa da eta ondorengo alderdiak dira zerbitzua esleitzeko kontuan hartuko direnak.

  • Eskaintza ekonomikoa.
  • Lan-esperientzia.
  • Ordutegia luzatzea.
  • Zerbitzuaren proiektu tekniko deskribatzailea.

Pleguak hemen kontsulta daitezke eta edozein zalantzatarako 943753043 telefono-zenbakira dei daiteke.