Plaentxi Herri Ikastetxeak, Udaleko Hezkuntza Batzordeak eta Atxolin IGEk, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren laguntzarekin, hitzaldi interesgarri bi antolatuko dituzten martxorako, herriko familiei bideratuta.
Hitzaldi hauen helburua interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki ditzaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera ohiturak eta onurak elkarrekin aztertzea eta honen inguruko dudak argitzea da.
HITZALDIA 1
ZIBERSEGURTASUNA BIDEOJOKOETAN
Lege kontzeptuak, Amarru eta lapurretak, mikro-ordainketak, babes neurriak, joko arduratsua...
Egunak: Martxoak 2 (Euskaraz) / Martxoak 3 (Gazteleraz).
Ordua: 17:30 h.
Tokia: Herri Antzokia
HITZALDIA 2
NEURRIGABEKO ERABILERAREN PREBENTZIOA ETA KONTROLA
Neurrigabeko erabilera eta menpekotasuna, erabilera osasuntsurako aholkuak...
Eguna: Martxoak 16 (Euskaraz) / Martxoak 17 (Gazteleraz).
Ordua: 17:30 h.
Tokia: Herri Antzokia