Bisitari-kopurua gorantza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko ots. 18a, 11:18


Soraluzeko Udalaren webgunearen bisitari kopurua %8,6 hazi da azken urte betean; guztira 23.655 bisitari eta 41.000 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan.

Soraluzeko Udalaren web-orriak -www.soraluze.eusizandako bisitari kopuruak gora egin zuen 2020an aurreko urtearekin alderatuta.

Hala, udal-webgunearen bisitari kopurua % 8,6 igo zen iaz.

Guztira, udalaren web-orriak 23.655 bisitarik egindako 41.661 bisita edo saio izan zituen.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Erabiltzaileen %57k bilatzailea erabili zuen webgunera iristeko eta %20 sare sozialen bitartez iritsi zen.
  • Trafikoaren %56 mugikorretatik etorri zen, eta %41 ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 105.676 orrialde irakurri zituzten denbora-tarte horretan.
  • Atalik bisitatuenak "albisteak", "tramiteak" eta "agenda" izan ziren, ordena horretan.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea jarraitzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.