![]()
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, urtero egiten den moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen jarraituko dute Debemeneko langileek, urtarrileko elurteen ondorioz eten egin behar izan baitziren lanok.
Garbiketa lanak San Andres eta Txurruka auzoetan egingo dira, horrela landa gune guztietako errepideetako bazter guztiak garbi geldituko direlarik.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten dituzte lan hauek.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko, eta zer esanik ez aurten, izaten ari garen eguraldi nahasi eta euriteenagatik.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.