Haurrentzako zine-eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urt. 27a, 10:13


"Turuleka oiloa" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak urtero elkarlanean antolatzen duten haurrentzako zine-zikloari.


Duela urte batzuk hasitako elkarlanarekin jarraituz, Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 4 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urtean estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, otsailean eta martxoan.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-10 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.

6 urtez beherako haurrek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 2koa gainontzekontzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

  • Urtarrilak 31

TURULEKA OILOA

  • Otsailak 14

LUR ETA AMETS

  • Otsailak 28

BIHURRI

  • Martxoak 14

DRAGOIAREN GIDARIA