Urtero garai honetan ohikoa izaten den moduan Hezkuntza Sailak datorren ikasturteari begirako matrikulazio-kanpaina zabaldu du.
Matrikula-epea astelehenean zabaldu zen, urtarrilak 18, eta hilaren 29ra arte dago zabalik.
Datorren ikasturtean eskolaratuko diren haurrak 2019. urtean jaiotakoak dira.
Interesdunek ikastetxean bertan egin behar dute izen-ematea, ondorengo agiriak eraman behar dituztelarik:
- Familia-liburua.
- Bizikidetza-agiria.
- Gurasoen NAN agiriak.
Edozein argibidetarako ikastetxearekin jarri behar da harremanetan:
Plaentxi HLHI
Estaziño kalea, 11
943752528