Merkataritzan euskara bultzatuz

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urt. 15a, 19:01


Eusko Jaurlaritzak 'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' izenburuko kanpaina jarri du martxan duela aste batzuk, merkataritza sektorean euskararen erabilera bultzatzeko.


Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' kanpaina abiatu zuen abenduan.

Lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago eta merkataritza sektorean euskararen erabilera bultzatzea du helburu.

Kanpainaren lelo orokorra salerosketan izan ohi den harremanarekin lotu da. Izan ere, 'Jarri betikoa' da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Hala, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, eta bereziki lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta dago. Mezu horri spot baten forma eman zaio eta hori da kanpainaren ardatza.

Spot-aren zabalkundea osatzeko, kanpaina digitala abiatuko da. 'Zer da betikoa zuretzat?' galdera hainbat kontsumitzaile eta establezimendutako saltzaileri egin zaie, spot-ean islatzen den fikzioa errealitatera ekartzeko. Bizipenak jasoko dituzten argazki horiek spot-arekin batera www.merkataritzaneuskaraz.eus  webgunean jasoko dira.

Spot-a: https://t.co/3E5ubwGZH8?amp=1