Gurutze Gorriaren jostailuen kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urt. 14a, 12:02

Soraluzeko Udaleko Gizarte Ongizateko Batzordeak 750 euroko ekarpena egin du Gipuzkoako Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko egin duen kanpainari laguntzeko.

Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Gurutze Gorriak Gabonetako jostailuen kanpaina gauzatu du. Aurten, kanpainaren leloa "zure eskubideak jokoan" izan da
Kanpaina "Hezkuntza Jostailua" proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horren helburua da 0 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen jolaserako eskubidea bermatzea, eta jolasak eta jostailuak hezkuntzarako eta balioak transmititzeko tresna gisa duten garrantziaz sentsibilizatzea, bai eta garapen ebolutiboan duten eraginaz sentsibilizatzea ere.

 

Soraluzeko Udalak, Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Batzordearen bidez, 750 euroko ekarpena egin dio kanpainari, Gurutze Gorriak udalerrian banatzen dituen jostailuen kopurua handitzeko.

Jostailu hauek banatu dira:

• Berriak: ekitateagatik eta diskriminazio ezagatik, haur guztiek jostailu berri bat izan dezaten.


• Ez-belikoak eta ez-sexistak eta, ahal dela, hezitzaileak: errespetuzko eta lankidetzazko jarrerak bultzatzeko. Jostailuak gizarte-balioak transmititzen dituzten elementuak dira, diskriminaziorik gabeko sozializazioa errazten dutenak. Jolasaren bidez, haurrek ezagutzak eta portaerak eskuratzen dituzte. Haurrek jostailu hezigarriak erabiltzea sustatzen badugu, tolerantzia, aniztasuna, errespetua, berdintasuna eta antzeko balioak bultzatuko ditugu.

• Ingurumenaren aldetik jasangarriak: ingurumen-inpaktu txikiagoa duten materialekin egindakoak.


Guztira 106 haurrek jaso dute jostailu bat aurten gure udalerrian kanpaina honi esker.