Udalaren enplegu planak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urt. 7a, 09:13


Soraluzeko Udalak 8 behargin kontratatu ditu amaitu berri den 2020. urtean herri nahiz eskualde mailako Enplegu Planei esker; 80.101,13 euroko laguntza eskuratu du zeregin horretarako.


Urtero bezala, herriko langabezia tasa altua izaki, bi Enplegu Plan eraman ditu aurrera aurreko urtean Soraluzeko Udalak, LANBIDE-ren finantzazioari esker, eraman ere.

  • Udalerriko enplegu plan.

Udalak 38.350,32 euroko zuzeneko laguntza jaso du toki ekintzetarako enplegua sustatzeko. Laguntza honen bitartez udal brigadan lan egiteko lau peoi kontratatu dira lanaldi osoan, 3,5 hilabetez.

  • Bailarako enplegu plana.

Udalak 41.750,81 euroko dirulaguntza jaso du eta, honen bitartez, Udal brigadarako 3 peoi kontratatu dira, baita Ingurumen teknikari bat lanaldi erdian, 6 hilabetez.

Beraz, guztira, 8 pertsona kontratatu ziren 2020. urtean Lanbideren laguntzari esker, herriko langabezia tasa altuari aurre egiteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.