Abian da elurra kentzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urt. 4a, 10:06


Ostiral gauean izandako elurteak hasiera eman dio Soraluzeko Udalaren elurra kentzeko kanpainari; lanak DEBEMEN elkarteak eramaten ditu aurrera, udalarekin duen hitzarmenari esker.


Joan zen ostiral gaueko elurteak herri zein baserri auzoetako bideak zuriz jantzi zituen, hasi berria dugun neguan lehendabiziko aldiz.

Horrelakoetan ohikoa den moduan, udalak elurra kentzeko kanpaina jarri zuen abian eta DEBEMEN elkarteko beharginak bideak garbitzeko lanetan jarri zituen, erakunde biek helburu horri erantzuteko izenpetuta duten hitzarmena betez.

Hori horrela, elurra kentzeko makina larunbatean hasi zen herriko kaleak garbitzen, baita baserri auzoetako errepideetako elurra kentzen ere. Larunbatean Ezozia eta San Andres auzoak garbitu ziren, igandean Txurruka auzoa eta gaur Irure auzoarekin jarraituko du.

Bestalde herriko puntu desberdinetan gatz zakuak utziko dira, elur eta izotzari aurre egiteko.