Asier Kidam magoaren emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 30a, 11:54


Asier Kidam magoak "Magiaren iraultza" bere azken ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, Herri Antzokian; Helduei eta 5 urtetik aurrerako haurrei dago zuzenduta.


Udaleko Kultura Batzordeak Gabon jaietarako antolatu dituen ekintzen barruan, Asier Kidam magoak emanaldia eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 2arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Asier Kidamenk, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oraimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.

Ikuskizuna publiko helduari eta 5 urtetik gorako haurrei dago zuzenduta.

Sarrerak 3 euroan daude salgai "Iratxo" gozo-dendan; sobratuko balira egunean bertan lehiatilan salduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.