Poltsiko egutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 15a, 09:49

Urtero moduan, herriko telefono interesgarrienak jasotzen dituen poltsiko-egutegia argitaratu du aurten ere Soraluzeko Udalak; egutegia udaletxeko harrera-bulegoan eskuratu daiteke.

Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Soraluzeko Udalak.

Aurtengorako aukeratutako leloa "Amalurra zaindu dezagun" da.

Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten.

3.000 aleko tirada egin du Udalak eta atzo banatu ziren herriko etxeetara.

Etxean jaso ez dituenak udaletxean eskuratu ahal izango ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.