Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 14a, 10:21


Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu berri du Soraluzeko Udalak; zeharkako tresna izan nahi du udal-arlo guztietan, kulturatik hasi eta hirigintzaraino.


Soraluzeko Udalak Soraluzeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu berri du.

Plan hau egiteko, udalerriaren berezko ezaugarriak hartu dira kontuan, eta benetako helburuak ezarri dira, neurgarriak eta egungo testuingurura egokituak. Planak zeharkako tresna izan behar du udal-arlo guztietan, kulturatik hasi eta hirigintzaraino, kiroletik pasatuta.

Plana parte-hartze prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, politikariek, udal teknikariek eta herritarrek parte hartu dute. Plana egiteko abiapuntua II. Berdintasun Planaren betetze-maila ebaluatzea izan da.

Soraluzeko Berdintasunerako III. Plana Emakunderen VII. Berdintasun Planean oinarrituta dago eta lau lan-ildotan egituratzen da:

  • Gobernu ona
  • Emakumeen ahalduntzea
  • Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea
  • Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak

Aipatutako lan-ildo bakoitzaren barruan, helburu eta ekintza zehatz batzuk planteatzen dira helburu horiek lortzeko.

Soraluzeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak hiru ebaluazio-maila izango ditu:

  • Betetze-mailaren ebaluazioa
  • Emaitzen ebaluazioa
  • Eraginaren ebaluazioa

HEMEN kontsulta dezaku plana osorik.