Erreziboen ordainketa online

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 11a, 07:19


Geroz eta herritar gehiagok ordaintzen ditu udalaren erreziboak online plataformaren bitartez; nola egin azaltzen duen tutoriala kontsulta dezakezu webgune honetan bertan.


Bada denbora bat Soraluzeko Udalak hainbat ordainketa online egiteko aukera ematen duena.

www. soraluze.eus webguneko "Errezibo ordainketak online" atalaren bitartez erreziboak, likidazioak edota udaltzaingoaren trafiko-isunak etxetik bertatik ordaindu daitezke gaur egun, era horretan bankuetako ilara eta itxaron-aldiak ebitatuz.

Egunetik egunera geroz eta gehiago dira ordainketak egiteko modu hau erabiltzen dutenak, ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan.

Behar den gauza bakarra internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea, sistemari atxiki zaizkion banku-erakundeetako baten ordainketa-txartela edukitzea eta Soraluzeko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea da.

Webgune honetako errezibo ordainketa online atalean kontsulta dezakezu ordainketa nola egin azaltzen duen tutoriala.