Baserritar eta artisauen azoka

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 10a, 11:37


Herriko hamar artisau eta baserritako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira larunbat honetan goizeko 10etatik 2etara Plaza Zaharren egingo den Gabonetako azokan.


Herriko baserritar eta artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak larunbat honetan, Gabonetako azokan.

Guztira 4 baserrik eta 6 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten postuak:

Baserriak

  • Lesarri.
  • Osuma.
  • Arizaga.
  • Egotza.

Artisauak:

  • Oparitxoak.
  • Orratz.
  • Damy.
  • Kilikilima.
  • Aupa gu!
  • Saadia Nasir.
  • Otarrak (Arrate).
  • Pitxiak (Josune).
  • Narrua (Amaia Amor).

Azoka goizeko 10etan zabaldu eta arratsaldeko 2:00ean itxiko da.

Produktu sorta zozketatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.