Zuhaitzak landatuta dauden lursailak garbitu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko abe. 3a, 10:22

Aurreko urteetan bezala, mendigainean bere jabetzakoak dituen lursailak garbitu ditu Soraluzeko Udalak, Ingurumen Batzordearen ekimenez, zuhaitzak behar den moduan haz daitezen.

Garbiketa-lan hauek egitea beharrezkoa izaten dira landatutako eta bertakoak diren zuhaitz berriak behar den moduan hazi daitezen, garbitu ezean sasiak jaten baititu zuhaixkak.

Lau dira Soraluzeko Udalak mendigainean dituen landaketak:

  • Gizaburuaga: 480 pago landara (12.000m2)
  • Pagobedeinkatu: 938 pago landara (22.426 m2)
  • Atxolin: 688 pago landara (18.100 m2)
  • Idoia-Azkabeitiaburua: 900 Pago, haritz, lizar, astigarra eta artia landarak) 26.289m2

Aipatutako lur-sailak garbitzeko 3.120€ (BEZ-a aparte) erabili ditu aurten Udalak, gastuaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaindu duelarik, herrialdeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko banatzen dituen diru-laguntzen deialdiaren bitartez. Garbiketa lan hauek "Osuma Basolanak" enpresak burutu ditu.

Zehazki, 1.099,80euro izan dira Udalak Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eskutik jasotakoak.

Soraluzeko Udalak bertako zuhaitzen aldeko apustu garbia egiten dihardu eta horren adibide dira azken lau urteetan mendigainean erosi dituen 100.000m2-ak, bertan, aukera izanez gero, bertako hosto zabalen landaketak egingo direlarik.