Bide-bazterrak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko aza. 26a, 13:07

Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, urtero sasoi honetan egiten den moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira Debemeneko langileak.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
 
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok udalerriko lau landa auzoetan burutuko dira: Irure, Ezozia, San Andres eta Txurrukan.
 
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko eta zer esanik ez aurten, izaten ari garen eguraldi nahasi eta euriteen ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.