Hiru peoi kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko aza. 17a, 11:03

Udalak 3 peoi kontratatuko ditu sei hilabetez, Lanbidek enplegua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzei esker; interesdunek abenduaren 2ra arte dute izena emateko aukera.

Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%63), hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “HIRI ALTZARIAK ETA UDAL ERAIKINAK HOBETZEKO”  proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.

 

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urte baino gehiagokoek.

Betebehar espezifikoak:

-   Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

-   Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

-   Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren azaroaren 17tik abenduaren 2rarte, biak barne.