Soraluzeko Udalak ingurumen eta jasangarritasun kontuak kudeatzeko pertsona bat kontratatuko du, 6 hilabetez eta lanaldi-erdian.
Kontratazioa LANBIDEk diruz lagunduta dago eta “Hondakinen murrizketa” proiektua aurrera eramatea du helburu moduan, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Programaren babesean.
Lanpostu hau betetzeko eta zehazten den hurrenkeran, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
Betebehar espezifikoak:
- Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
- Biologia, Ingurugiro Zientzietan Baso edo Nekazaritza Ingeniaritzan edota Geografia eta Lurralde Antolakuntzako graduatua.
- EGA Titulua edo baliokidea.
- Debabarrena bailaran erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren azaroaren 12tik 30era rte, biak barne.