Zer da?
Proiektuaren helburua STEAM edukien eta profesioen inguruko interes eta jakintza maila handitzea da, neskena batez ere, modu horretara, gazteei lan-irteera ziurrak eskainiz eta eskualdeko industriak behar dituen profesionalak formatuz.
Gazteen artean, zientzia eta teknologia kontzeptuak barneratzeaz gain, garrantzi handia ematen zaie beste zeharkako gaitasunei: pentsamendu kritikoa garatzea, sortzaile izatea, lankidetzan lan egitea eta egindakoa ondo komunikatzen jakitea.
Bizilabe-ren lehen asteetan, zientzia eta teknologia eduki ezberdinak landuko dituzte. Helburua denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea da. Horiek erronka moduan landuko dituzte.
Diziplina desberdinetako esperimentu eta proiektutxoak egin ostean, proiektu zientifiko-teknologiko bat garatuko dute. Lehen asteetan jaso duten STEAM eduki aniztasun hori baliagarri izango zaie zer duten gustuko jakin eta horren araberako proiektu gaia aukeratzeko. Taldeka proiektu oso bat garatuko dute, horretarako jarraitu beharreko pausuak ezagutuz. Adibidez, automata bat edota katapulta bat eraikiko dute, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, programazio kontuak, etab.
Horren guztiaren gidari, Ane Ezeiza Alkorta izango da, Elhuyarreko kidea, ingeniaria eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da beraz.
Noiz
Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2020ko abenduaren 3etik 2021eko maiatzaren 26ra
Adina
DBH1-2
Izen-ematea
Izen-ematea azaroaren 18a arte dago zabalik
ARGIBIDEAK
- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- Begiralea: Ane Ezeiza Alkorta. 688 742 897
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze