Pelikulek ordutegi berria dute

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala


Ostegunetako Pelikulak zikloaren baitan Udaleko Kultura Batzordeak proiektatzen dituen filmak arratsaldeko 7:30era aurreratu dira, etxeratze-agindua dela eta; "Intemperie" proiektatuko da bihar.


COVID-19ari aurre egiteko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak agindu duen gaueko 10etatik goizeko 6ak arteko etxeratze-agindua dela-eta, Udalak aurreratu egin du ostegunetan proiektatzen dituen pelikulen hasiera ordua.

Pelikulak arratsaldeko 7:30ean proiektatuko dira.

Ostegun honetan "Intemperie" filma ikusi ahal izango da, Benito Zambranok zuzentzen duen eta Luis Tosar protagonista duen pelikula.

Izenburua: Intemperie.

Zuzendaria: Benito Zambrano.

Urtea: 2019.

Herrialdea: Espainia.

Iraupena: 103 minutu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.