Autonomo eta enpresentzako aholkularitza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko aza. 3a, 10:17


Pertsona autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkuolaritza-zerbitzua jarri du abian Debegesak; COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei dago zuzenduta.


COVID 19ren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, pertsona autonomoei eta ETE txikiei (10 langile baino gutxiago) laguntzeko zerbitzua jarri du martxan Debabarreneko Garapen Agentziak (Debegesa).

Ondorengoak dira programaren helburuak:

  • Enpresaren egungo egoera aztertzea.
  • Negozioaren diagnostikoa eta gogoeta egitea.
  • Hurrengo urratsak ezartzea eta diru-laguntzen/laguntza-programen berri ematea.

Enpresek zalantzarik edo eskaerarik izanez gero, Debegesarekin jarri beharko dute harremanetan ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatziz edo telefono honetara deituz: 943 82 01 10.