BakQ pertsona fisikoei zuzendutako identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da, autentifikatzeko eta sinatzeko prestatua. Lotuta dago Izenpe entitate ziurtatzaileak emandako ziurtagiri kualifikatu batekin, eta, bertan sartzeko, faktore hauek erabiltzen dira: erabiltzailearen identifikazioa (NAN/AIZ), pasahitz bat eta 16 posizioko koordenada joko bat (edo itsasontzi joko bat).
Zertarako balio du BakQ sinadurak?
BakQ erabilita, honako hauekin jardun daiteke:
- Euskal administrazio guztiekin. Organismo bakoitzaren webguneak kontsultatu daitezke, BakQ sinadura erabiltzeko aukera guztiak zehazki ezagutzeko.
Nola lortu daiteke BakQ?
- Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan eskatuta.
- Modu telematikoan, IZENPEren herritar ziurtagiri edo eDNI baten bidez. Izenpek aukera ematen dizu eskaera modu telematikoan burutzeko indarrean dagoen IZENPEren herritar ziurtagiri edo eDNI batekin sinatuz. (IZENPE: BakQ online eskaerak ziurtagiriekin)
BaKQ eskatu ahal izango dute 16 urtetik gorako pertsona fisikoek bakarrik, eta ezinbestekoa izango da posta elektronikoko helbide bat eta telefono mugikor bat adieraztea.
Batasunetik kanpoko nazionalitatea duten eskatzaileak: bizileku txartela (AIZ).
Horretaz gain, eskatzaileak nortasuna egiaztatu behar da, jatorrizko dokumentazio hau aurkeztuta, betiere indarrean dagoela:
Nazionalitate espainiarreko eskatzaileak: NANa, pasaportea edo gida baimena.
Europar Batasuneko beste nazionalitatea duten eskatzaileak: IAZ edo, bestela, Europar Batasuneko herritarren erregistroko ziurtagiria eta sorterriko pasaportea edo NAN, betiere indarrean dagoena.