'Losers' ikusteko sarrerak agortuta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urr. 16a, 09:44

Txalo antzerki taldeak gaur Herri Antzokian taularatuko duen Losers antzezlanaren bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude; leihatilan ez da sarrerarik egongo.

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola protagonista dituen Losers antzezlanerako sarrerak agortuta daudela jakinarazi du Udaleko Kultura Sailak.

Sarreren eskaera handia zela ikusita bigarren emanaldi bat antolatu zen, eta bigarren emanaldi horretarako sarrerak ere berehala agortu ziren.

Hori horrela, leihatilan ez da sarrerarik jarriko salgai.

Erreserbak eginda dituztenek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenagotik jaso ahal izango dituzte sarrerak leihatilan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.