Egitasmoaren helburua, esan moduan, ingelesa praktikatzeko espazioa sortzea da, praktikatuz herritarrek beren ingeles maila hobetu dezaten.
Konfinamendu garaian eten behar izan ziren saioak berriro hasiko dira urrian, astearteetan, arratsaldeko 7:30etik 8:30era.
Izen-emateak udaletxean egin daitezke, 943753043 telefono zenbakian.
Saioak herritar boluntario batek gidatuko ditu eta doan dira.
Hauek dira egitasmoan parte hartzeko baldintzak:
- Gutxieneko ingeles maila eskatuko da: B1
- Puntualitatea eta asistentzia zaindu beharko dira.
- Saioetan ingelesez bakarrik berba egin ahalko da.
- Irakaslerik ez da izango eta parte hartzaileek elkarri lagunduko diote.
- Talde txikietan banatuta jardungo da.