Fernan Oregiren pintura erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urr. 13a, 14:14


Fernan Oregi soraluzetarraren "Pintura abstraktoa" erakusketa ikus daiteke gaur hasi eta hilaren 24ra arte kulturguneko erakusketa-gelan; 30 margolan inguruk osatzen dute erakusketa.


Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Fernan Oregi herriko margolariaren erakusketa zabalduko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan.

Erakusketak "Pintura abstraktoa" du izenburu moduan eta 30 margolan inguruk osatzen dute, margolan abstraktoak guztiak ere.

Argazkigintzan egin duen bideagatik izan da ezaguna Fernan Oregi orain artean; baina argazkiez haratago doa bere ekoizpen artistikoa, erakusketa ikusten duen edonork konprobatu ahal izango duen moduan.

Erakusketa urriaren 24ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.